Fisika Eta Metafisika. Denaren Zergatiaren Bila.
Navarro, Javier
Dibulgazio-liburua.â?¢ Deskribapena: Zientziaren bilakaera gizaki eta gizarteen ezaugarrien menpe baldin badago ere, ekarpen zientifikoen garrantzia giza gertaeren muinetaraino ailegatzen da, eta baldintzatzen ditu. Teknologia, zientziaren ondoriorik famatuena, bizitza arruntaren osagai bihurtu da, baita etorkizunaren zutabe ere. Metafisika zientifikoak, ordea, gizakion mundu s...
Sinopsis
Dibulgazio-liburua.
â?¢ Deskribapena: Zientziaren bilakaera gizaki eta gizarteen ezaugarrien menpe baldin badago ere, ekarpen zientifikoen garrantzia giza gertaeren muinetaraino ailegatzen da, eta baldintzatzen ditu. Teknologia, zientziaren ondoriorik famatuena, bizitza arruntaren osagai bihurtu da, baita etorkizunaren zutabe ere. Metafisika zientifikoak, ordea, gizakion mundu sinbolikoan jotzen du, eta berak ekarririko uholdeek garai historiko berriak ireki dituzte.
Liburu honek eskaintzen duen metafisikaren ibilbide historikoan, erakusten da gizakiei duintasuna ematen dieten handitasunak (askatasuna, egiaren bilaketa, edertasuna) zientziaren beraren ardatzak direla. Baina, batez ere, jarrera zientifikoa erreminta askatzaile gisa proposatzen da, oinarrizkoa askapena lortzeko, eta ezinbestekoa askatasuna eraikitzeko.
Historia honetan izan dira pentsamendu zientifikoari, egiaren garaipenari eta askatasunaren kausari modu berezian lagundu dieten pertsonaiak. Haiek egindako opariak ordainezinak dira, eta, aldi berean, denon ondasuna. Haiek irabazi zituzten mitoaren eta gezurraren kontrako borrokarik latzenak. Eta, enbor beretik sortuak, beste asko dira borroka berean dirautenak.
Comentarios
Sé el primero en comentar este libroArtículos relacionados
-15%
-15%
-15%
-15%
-15%
-15%