
- Editorial:
- EREIN EBOOK
- Materia:
- Novela hispanoamericana
- ISBN:
- 978-84-9746-637-0
- Encuadernación:
- Epublication content package
AZUKREA BELAZEETAN
MUJIKA IRAOLA, INAZIO
Hamaika ipuin agertuz doazkigu, terralaren saretu-ez saretu horretan,
lurraren lurrunak emandako hitzen antzera. Lurra mintzo da Inazioren
luman, eta lur horren mintzoa zeru irekian gal ez dadin terralak
estaltzen du, eta oihartzun eginarazten dio, lur horretako zokorik
ezkutuenak ere entzun dezan lurraren beraren antsia. Terrala lurraren
gainean ixtean, lurraren zauriak eta odolak nabarmenago agertzen dira;
alegia, ipuinen begiradak ez dira ortzemugaratuak, inguru-inguruan
estekatuak baizik. Hori da ipuinen giroa; muinoetatik urrunera egindako
begiraldiak kontatzen direnean, giro itxi horretatik kanpora ihes egin
nahiaren ametsak-edo adierazten dira (itsasorako bidaiaren ametsa
bezala); baina, azken batean, erroek lurrari loturik diraute (...)
Grina, gaiztakeria eta zorigaiztorik ankerrenaren ondorioz gertatzen
dira liburuan zehar heriotzak (...) Esango nuke haurraren begia dela
liburu osoan kontatzaile nagusia, nahiz eta ipuin batzuetan bakarrik
ageri nabarmen. J. K. Igerabide Atxagaren Obabakoak eta Sarrionandiaren
Narrazioak liburuen alboan beste ipuin liburu bat jartzekotan, dudarik
ez, Inazio Mujikaren Azukrea belazeetan da liburu hori.